Santiago

Onintza Lete Arrieta 2020ko uzt. 26a, 09:29
Santio Erreka auzoa

Andoni Egaña bertsolari zarauztarrak Aiako auzoa izan zuen hizpide atzo Berria egunkariko zutabean.

Ez dago ezer argi-argirik. Apostolua Iberiar penintsulara Gibraltar ingurutik iritsi zela eta handik Galiziara itsasertzari heldu ziola diote batzuek. Beste batzuek diote Tarragonara iritsi zela eta Ebro ibaian gora egin zuela. Cartagenako parajeetan lur hartu eta handik abiatu zela dioenik ere bada. Bere heriotzari buruzko datuak ere ez datoz bat. Lepoa moztu ote zioten, harrika hil ote zuten, eliza baten kanpandorretik bota zutela... Kontuak kontu, Espainiako patroi da Santiago. Bere burua espainiartzat duten gehienek lanera joan behar duten egun honetan, Erkidegoan Santiago eguna festa eginez ospatuko dugu gaur. Xelebrea ere bada.

Xelebreagoa da, ordea, Orioko adiskide batek kontatu berri didana.

Jarraitu irakurtzen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!