Zozketa: Mahala saskia zozkatuko du KARKARAk, Orio Arraunketa Elkartearen eskutik

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko abu. 31a, 13:25

KARKARAko bazkideek asmatu beharko dute Kontxako Banderako bigarren igandeko emakumezkoen estropadan Orioko nesken txalupak markatzen duen ehunenekoa.

Orio Arraunketa Elkarteak, Mahalarekin elkarlanean, udan zehar 30 otar zozkatuko ditu herriko tabernetan eta saltokietan, eta KARKARAri saski bat eskaini dio bazkideen artean zozketatzeko. Arraun elkartea jarraitzen ari den prozedura bera erabiliko da horretarako, eta bazkideek asmatu beharko dute Kontxako Banderako bigarren igandeko emakumezkoen estropadan Orioko nesken txalupak markatzen duen ehunenekoa; hau da, denbora 11:29,26 bada, 26 zenbakia izango da zenbaki saritua.

Zozketan parte hartu nahi duten harpidedunek mezua bidali beharko dute karkara@karkara.eus e-postara ehunenekoak zehaztuz, eta mezuaren gaian "MAHALA ZOZKETA" izenburua jarri beharko dute. Zenbakia parte hartzaile bakarrak asmatzen badu, berarentzat izango da saskia, baina batek baino gehiagok asmatzen badute, zozketa egingo da horien artean.

Irailaren 11ra bitartean zabalik egongo da zozketan parte hartzeko epea. Animatu parte hartzera!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!