Joan Mari Torrealdai (1942-2020)

"Joan Mari Torrealdai joan zaigu, baina bere ekarpenek bizirik darraite"

Hekimen Euskal Hedabideen Elkartea 2020ko abu. 1a, 17:22
Joan Mari Torrealdai, Martin Ugarte Kultur parkean (Gari Berasaluze)

Joan Mari Torrealdairen heriotzaren harira, Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteak ondorengo idatzia helarazi du, eta Karkarak bat egiten du.

Joan Mari Torrealdai euskararen zein euskal kulturaren berreskurapen prozesuan bidegile garrantzitsua izan da. Ugariak eta askotarikoak izan dira bere ekarpenak, baina lerro hauen bidez eta Hekimen Euskal Hedabideen Elkartearen izenean euskarazko komunikabideen unibertsoari eta, oro har, euskal komunikazio esparruari egindakoa azpimarratu nahi dugu.

Ezaguna izan da ia mende erdiz Jakin aldizkarian egindako lana eta, nola ez, Euskaldunon Egunkaria argitaratzeko egindakoa. Euskarazko komunikabideen arteko elkarlana eta egituraketa bultzatzeko egindakoa agian ez da hain ezaguna baina horretan ere saiatu zen. Egiturak sortu, indartu eta mantentzea, hori zen bere jardunaren iparrorratza. Hekimeni dagokionean, hasitako bideari eutsiko diogu, bere gogoa gugan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!