Emakumeen Harri-jasotze Txapelketako finala jokatu zen atzo arratsaldean, Aiako probalekuan, eta Karmele Gisasola Zelai III.a mallabiarra izan zen garaile. Nolabait esateko, haren eta Virginia Finol iruindarraren artean egon zen txapela. Maila bat beherago, baina bere lehen txapelketan fin, Udane Ostolaza oriotar gaztea aritu zen.
Zelai III.ak 59 altxaldi lortu zituen, eta altxaldi bat gutxiagorekin geratu zen Finol bigarren postuan. Hirugarrena Ostolaza izan zen, 44 jasoaldirekin; nolanahi ere, harri-jasotzaile gaztearen txapela jaso zuen. Hirurek zilindro zaharrarekin, kubikoarekin eta bolarekin aritu ziren lanean, bakoitzarekin bi minutuko denboran; 63 kilokoekin Zelai III.a eta Finol, eta Ostolaza 50 kilokoekin.
SAILKAPENA
1. Mikel Lopetegi Karmele Gisasola Zelai III.aUrra
Zilindro zaharra: 24
Kubikoa: 12
Bola: 23
2. Virginia Finol
Zilindro zaharra: 23
Kubikoa: 13
Bola: 22
3. Udane Ostolaza
Zilindro zaharra: 19
Kubikoa: 10
Bola :15