Zalantza bat argitzeko inkesta jarri du martxan KARKARAk

Onintza Lete Arrieta 2020ko ira. 19a, 14:34

Irakurle baten iradokizunak zalantza sortu digu: orka ala ezparloia, nola deitzen zaio zetazeo horri Orion eta Aian? Onena herritarrei galdetzea dela bururatu zaigu. Bozkatu astearteko 14:00ak baino lehen, ea zalantzak uxatzen ditugun.

Ostegunean izurdeak ikusi zituzten herritarrek Zarauzko hondartza ingurura gerturatuta, eta atzo, berriz, orka edo ezparloi baten irudiak zabaldu zituzten Pasaiako Facal atoiontzikoek, oraingo honetan Orio inguruan. Zetazeo horiek izendatzeko moduak zalantzak sortu dizkigu, hasiera batean orka jarri, eta irakurle batek iradoki ondoren ezparloi erabiltzen dela Orion. Hala al da? Ea zer dioten gure irakurleek.

BOZKATU HEMEN

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!