Positiboek nabarmen egin dute gora Orion eta Aian; hamabi eta sei kasu detektatu dituzte asteburuan, hurrenez hurren

Andoni Elduaien 2020ko ira. 21a, 14:09

Orion lau kasu atzeman zituzten ostiralean, zazpi larunbatean eta bat atzo. Aian, aldiz, sei kasu zenbatu zituzten ostiralean.

Eskualdean 90 kasu positibo gehiago atzeman ditu Osakidetzak ostiraletik igandera bitartean egindako PCR probetan. Zarautzen atzeman dituzte kasu gehien, 22 guztira. Azkoitia da kasu gehien dituen bigarren herria hamazazpi kasurekin. Zestoan, berriz, hamasei detektatu ditu Osakidetzak, Azpeitian hamahiru, Orion hamabi, Aian sei eta Zumaian lau atzeman ditu Osakidetzak, Gainerako herrietan ez du kasurik zenbatu.

Herriz herri aztertuta, Zarautzen 22 kasu zenbatu ditu Osasun Sailak; bederatzina lagunek eman zuten positibo ostiralean eta larunbatean egindako PCR probetan, eta lauk atzo, igandea. Azkoitian hamazazpi kasu detektatu dituzte: bost ostiralean, hamar larunbatean eta bi atzo. Zestoan, bestalde, hamasei kasu hauteman dituzte azken hiru egunetan; zazpi ostiralean, zortzi larunbatean eta bat atzo. Azpeitian, ostera, hamahiru kasu zenbatu ditu Osakidetzak: hiru ostiralean, lau larunbatean eta sei atzo. Orion ere hamabi kasu agertu dira azken 72 orduetan, lau ostiralean, zazpi larunbatean eta bat atzo. Aian, aldiz, sei kasu zenbatu zituzten ostiralean eta Zumaian lau, bat larunbatean eta hiru atzo.

Hego Euskal Herriko egoera

Osakidetzak atzo 7.316 PCR proba egin zituen Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ospitaleetan; azken hiru egunetako kopuru txikiena da hori, ostiralean eta larunbatean 9.949 eta 9.360 proba egin baitzituzten. Atzo egindako PCR probetan, 387 positibo hauteman zituen Osasun Sailak, hau da, PCR proba egin zutenen %5,3ak eman du positibo. Lurraldeka, 163 kasu agertu dira Bizkaian, 142 Gipuzkoan eta 73 Araban. Hiru lurralde horietatik kanpo bizi diren bederatzi lagunek ere eman dute positibo, ordea, PCR proban.

Atzo, igandea, 22 lagun ospitaleratu zituzten, eta horrela, egun 303 pertsona daude ospitaleratuta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ospitaleetan, horietatik 57 Zainketa Intentsiboen Unitatean (ZIU). R0 indizeak ere gora egin du azken egunetan, eta gaur gaurkoz 0,95ean dago. 

Nafarroako datuak ez ditu oraindik eman Nafarroako Gobernuak. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!