Bozkatu urriaren 1era bitartean Udako I. Argazki Lehiaketako argazki onena

Karkara 2020ko ira. 29a, 08:51

Ikusleen Saria norentzat izango den atari honetako erabiltzaileek erabakiko dute. Botoa ematen dutenen artean sari bat zozkatuko du KARKARAk: Zudugarai txakolin botila kaxa

Sartu gara udazkenean, eta iritsi da Udako I. Argazki Lehiaketako irabazleak aukeratzeko unea. Batetik, epaimahai batek esango du bere iritziz zein den argazki onena. Bestetik, atari honetako erabiltzaileek ere botoa emateko aukera edukiko dute, Ikusleen Saria banatzeko. Hiru boto eman ahalko dira, urriaren 1a baino lehen, esteka honetan.

Gainera, botoa ematen duten guztien artean sari bat zozkatuko da: Zudugarai txakolin botila kaxa.

Ikusleen Saria jasotzen duen argazkilariak, berriz, Egiguren Argazki Estudioaren eskutik 50x70cmko argazki anpliazio bat irabaziko du.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!