KARKARAko bazkideentzat oharra

Karkara 2020ko ira. 29a, 11:09

Bazkideen datu basea eguneratzen ari da KARKARA, eta horregatik gutun bana bidali die bazkideei. Han ageri den helbide elektronikoa, ordea, ez da zuzena. Datuak honako helbidera bidali behar dira: bazkide@ukt.eus. Barkatu eragozpenak.

Nahiago duenak, gutuna bete eta Kultur Etxeko sarreran nahiz KARKARAren bulegoan utzi dezake (inor ez badago ate azpitik sartu gutuna).

Oraindik bazkide ez denak eta KARKARA LAGUN izan nahi duenak, berriz, bazkide@ukt.eus helbidean egin dezake eskaera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!