Bazkideak lortzeko kanpaina abiatu du Orio Eragin Eskubaloi Klubak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko urr. 1a, 13:17

Herritarrak bazkide izan daitezke urtean 25 euroren truke.

Herriko neskei eskubaloian jokatzeko aukera ematea eta herrian eskubaloiarekiko zaletasuna zabaltzea du helburu Orio Eragin Eskubaloi Klubak, eta kanpaina bat abiatu du bazkideak lortzeko. Hala, herritarrak bazkide egin daitezke urtean 25 euroko ekarpena eginda. Horrela klubari laguntzeaz gain, beste hainbat abantaila ere izango dituzte. Esate baterako, klubak antolatzen dituen jardueretan lehentasuna izango dute eta urtean zehar klubak bazkideentzat egiten dituen zozketetan ere parte hartuko dute. Horrez gain, klubaren etorkizuna bazkideen artean erabakitzea nahi du Orio Eraginek, eta urteko batzarrean bozkatzeko aukera izango dute bazkideek.

Ondorengo estekan eman daiteke izena bazkide izateko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!