243 positibo zenbatu dituzte Gipuzkoan azken orduetan

Julene Frantzesena 2020ko urr. 10a, 13:30

ZIUn ospitaleratutakoen kopurua jaitsi egin da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Osakidetzak aspaldiko positibo kopuru handiena atzeman zuen atzo, ostirala, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Hiru lurralde horietan 10.261 PCR proba gauzatu zituen Osasun Sailak, eta 584 lagunek eman zuten positibo, bezperan baino 126 gehiagok. Dena den, herenegun PCR proba gutxiago egin zituzten; 9.502. PCRa gauzatutako herritarren %5,69k eman zuen positibo atzokoan.

Atzo ere Bizkaian atzeman zituzten positibo gehien: 260. Baina Gipuzkoan ere 200 positiboren langa gainditu zuten: izan ere, 243 positibo zenbatu zituzten lurralde horretan. Araban, berriz, 80 positibo detektatu zituzten.

Ospitaleetako egoerak hobera egin du, hala ere. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erietxeetan 40 lagun ospitaleratu zituzten atzo COVID-19 tarteko, eta gaur egun, 45 pertsona daude ZIUn. Herenegun, berriz, 52 ziren ZIUn ospitaleratuta zeuden herritarrak.

Herriz herriko datuak eta RO indizea astelehenean jakinaraziko ditu Osakidetzak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!