45 urtetik gorako herritarrak lan munduan txertatzeko ikastaroa egingo du UKUEk

Iñigo Gaiton 2020ko urr. 14a, 09:08

Urola Kostako Udal Elkarteak '45 + Indartzen' egitasmoaren bigarren edizioa hasiko du azaroaren 13an. Izen ematea zabalik egongo da azaroaren 12ra arte.

Aurtengoa egitasmoaren bigarren edizioa da. Urola Kostako Udal Elkarteko Enplegu eta Orientazio Zerbitzuak antolatzen du, Konpetentzien eskola zerbitzuaren barruan. Iaz egin zen egitasmoaren lehen edizioa eta, emaitza onak izan zituela ikusita, berriro antolatu dute 2020ko azken hiruhilekoari begira.

Egitasmoaren xehetasunak

40 orduko prestakuntza-prozesua eskaintzen du «45 + Indartzen» egitasmoak, 4 orduko 10 saiotan banatua. Ikastaroak bi aste iraungo du: azaroaren 23tik abenduaren 4ra. Saio guztiak goizez izango dira; 09:30etik 13:30era, Udal Elkartearen egoitzan nahiz telematikoki.

Taldekako prestakuntzaz gain, partaide guztiek bakarkako hiru saio jasotzeko aukera izango dute.

Azaroaren 13an egingo da ikastaroaren hasiera-ekitaldia (9:30-11:00). Egun horretan, programaren xehetasun guztiak azaltzeaz gain, partaide bakoitzarekin adostuko da bakarkako saioen egutegia.

Informazio-saioa

Informazio-saio bat egingo da, aldez aurretik, interesa duten herritarrentzat, proiektuaren inguruko xehetasun guztiak azaltzeko:

  • Eguna eta ordua: azaroak 6, ostirala, 10:00etan
  • Non: online izango da; Gotomeeting plataformaren bidez.

Informazio saioan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da galdetegi hau beteta. Ondoren, saiora sartzeko esteka jasoko du interesdunak bere posta elektronikoan.

Dagoeneko zabalik dago izen-ematea (azaroaren 12ra arte). Izena emateko orria eskura dago Udal Elkartearen egoitza elektronikoan. Edozein kasutan, tramitazioa elektronikoa egin ezin dutenek, egoitza elektronikoan dokumentua deskargatu, bete eta Udal Elkarteko egoitzara bertaratu beharko dute.

Informazio gehiago

  • Urola kostako Udal Elkartea, Garapen Agentzia
    Enplegu eta Lan-orientazio Zerbitzua (Vanessa Garcia, Olaia Sainz)
  • Tel. 943-89 08 08
  • lanpoltsa@urolakosta.eus

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!