Udalak bertan behera laga ditu sanikolasak

IƱigo Gaiton 2020ko urr. 26a, 13:54

Argitara eman duten oharraren arabera, ez da erraza izan erabakia hartzea, baina herritarren osasuna eta segurtasuna lehenestea erabaki dute.

COVID-19aren pandemiak sortutako egoeraren aurrean eta Espainiako gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak indarrean jarri dituzten azken neurriak kontuan hartuta, Udalak erabaki du bertan behera uztea aurtengo San Nikolas jaiak.

Oharrean zehaztu dutenez, izurriteak eragindako egoeran ezinezkoa da festak normaltasun minimo batez ospatzea eta Udalak, aurrez San Pedro jaietan egin zuen bezala, jaiak bertan behera uztea erabaki du, herritarren segurtasuna eta osasuna zaintzeko. "Ez da erabaki erraza izan, abenduko jaiak oso maiteak dira-eta oriotarrontzat, baina Udalak garbi ikusi du hori zela egin beharrekoa. Etorriko dira garaiak oriotarrak berriro festa-giroan biltzeko eta herriko jaiak elkarrekin ospatzeko!", azaldu dute.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!