UKT

Batzen gaituena gara!

Elkarlana gara; eta konpromisoa. Bertakoak gara, gertukoak, herrikoak. Askotarikoak gara, anitzak, irekiak. Euskaldunak gara. Talde lana dugu oinarri, kalitatezko zerbitzua ipar. Euskararen plaza gara, herriaren irudia eta komunitatearen ahotsa. Batzen gaituena gara.

Batzuentzat ezaguna bada ere, Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) ezin izan du kooperatibaren proiektua beste modu batera aurkeztu, bizi dugun egoera tarteko. Aurkezpenari hasiera emateko, honako spot hau kaleratu du UKTk, eta datozen egunetan, proiektua gizarteratzeko hainbat eduki kaleratuko ditu kooperatiba osatzen duten hedabideetako euskarrietan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!