Ahitu dira Mendifilm jaialdiko film laburren proiekziorako sarrerak

IƱigo Gaiton 2020ko aza. 17a, 14:22

Talai Mendi Elkarteak antolatu du film emanaldia hilaren 27rako, eta antolatzaileek adierazi dutenez, dagoeneko ez da sarrerarik geratzen.

Talai Mendi Elkarteak film laburren proiekzioa antolatu du Arraunetxen, azaroaren 27rako. 19:00etatik aurrera, Mendifilm jaialdiko lanik onenak botako dituzte. Antolatzaileek adierazi dutenez, jendea azkar mugitu da aurten, eta berehala bukatu dira saiorako gonbidapen txartelak.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!