Elikagaien Bankurako bilketa egiten ari dira, baina aurten diru ekarpenen bidez

Juan Luis Romatet 2020ko aza. 20a, 09:05

COVID-19ak eragindako osasun krisialdia dela eta, bilketa fisikorik ez da egingo, eta horren ordez bonuen bidez lagundu ahal izango zaio Janari Bankuari. Gaur eta bihar izango dira kanpainako azken egunak

Osasun krisialdia dela eta gero eta jende gehiago ari da hurreratzen janari bankuetara laguntza bila. Banku hauek ematen dituzten elikagaiak dira askorentzako irauteko modu bakarra. Biltegietan dauden produktuak ere pixkanaka agortzen joaten dira, eta horretarako, biltegiak berriro betetzeko, Janari Bilketa Erraldoia izeneko kanpainak jartzen dituzte abian urtero. Aurten, baina, COVID-19a dela eta, ez dituzte elikagaiak fisikoki jasoko. Horren ordez, bonoak erosteko aukera izango dute Janari Bankuaren jarduera lagundu nahi dutenek. 

Kanpaina astelehenean abiatu zuten, eta gaur eta bihar izango dira azkeneko egunak. Parte hartu nahi dutenek euro bat, bi, hiru, bost, hamar, hogei, hogeita hamar, berrogei edo berrogeita hamar euroko balioa duten bonuak erosteko aukera dute. Janari Bankuko arduradun eta boluntarioek erosiko dituzte gero elikagaiak jasotako diruarekin. 

Aian eta Orion, Eroski eta Dia saltokietan eros daitezke bonu horiek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!