Debuta egin du Aroa Sanchezek

Dorleta Agiriano Lai 2020ko aza. 22a, 15:28

Joseba Ostolaza Harri Eskolan hilabetez entrenatu ostean, Aroa Sanchez gaur atera da plazara aurrenekoz, 18 urterekin. Oriotarrak Pobesen (Araba) jardun du harri-jasotzen: 50 kiloko harri zilindrikoarekin eta 45 kiloko harri kubikoarekin egin ditu lanak, hain zuzen, bi minutuko txanda bana osatuz.

Euskadi Irratiko Hiru Erregen Mahaia irratsaioan Sanchezi egin zioten elkarrizketa entzuteko, egin klik hemen

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!