Azaroak 25

Indarkeria matxistaren zenbakiak Aian eta Orion

Karkara 2020ko aza. 25a, 11:10

Gaur, Azaroak 25,  Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna, elkarretaratzea egingo da plazan Xaltxerak talde feministak antolatuta, 19:00etatik aurrera.

Gaur, azaroak 25, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, herrian hainbat ekimen egin dira azken asteetan, indarkeriaren biktimak gogora ekartzeko, bidegabekeriak salatzeko zein gaiaren inguruan herritarrak sentsibilizatzeko. Xaltxerak talde feministak, Etxeluze gaztetxeak, Ahalduntze Eskolak eta udalak antolatu dituzte ekimen horiek, elkarlanean.

Programari gaur arratsaldean emango zaio itxiera, 19:00etan plazan egingo den elkarretaratzearekin. Antolakuntzak adierazi duenez, kale agerraldian osasun neurriak gordeko dira.

Orioko eta Aiako zenbakiak

Iazko azaroaren 25etik gaurdainoko datuak aztertuz gero, Orion hamabi herritar izan dira indarkeria matxistaren biktima. Orioko Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak emandakoa da datua.

Aian, berriz, 2020an kasu bakarra izan dela azaldu dute Aiako Udaleko Gizarte Zerbitzuek.

Orioko kasuan, Gizarte Zerbitzuek adierazitakoaren arabera, osasun krisiak etxe askotako tentsioa areagotu du, eta handiagoa izaten ari da indarkeria matxistari lotutako sufrimendua.

Eskualdeko gainontzeko Gizarte Zerbitzuek emandako zenbakiak ikusteko, egin klik hemen. 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!