Astelehenetik aurrera organikoaren eta errefusaren edukiontziak txartel bidez zabalduko dira Aian eta Orion

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko aza. 29a, 09:27

Norbaiti edukiontziak irekitzeko txartela galdu edota hondatu bazaio, berri bat eskuratu dezakete Aiako eta Orioko udaletxeetan edo Udal Elkartean.

Urriaz geroztik, hondakinak biltzeko sistema berrantolatzeko prozesuan murgilduta dago Urola Kostako Udal Elkartea, eta kaleko edukiontzietako nahiz saltoki eta enpresetako hondakinen bilketak aztertu eta optimizatzeko neurriak hartuko ditu, herriz-herri.

Errefusaren eta organikoaren edukiontzien itxiera izango da lan ildoetako bat. Pasa den martxoan zabaldu zirenetik, organikoaren edukiontzian inpropioen kopuruak gora egin duela eta errefusaren edukiontzietan ostalaritzako poltsa beltz asko agertzen ari direla azaldu dute udal elkartetik; horregatik, berriz ere ixtea erabaki dute. Hala, Aian eta Orion astelehenean, bihar, itxiko dituzte edukiontziak. Beraz, txartel bidez zabaldu beharko dira organikoaren eta errefusaren edukiontziak bi herrietan.

Etxebizitza edo familia unitate bakoitzak txartel bana du, eta horrekin soilik ireki daiteke norberaren etxebizitzari dagozkion bilketa puntuko organikoaren eta errefusaren edukiontziak. Norbaiti txartela galdu edota hondatu bazaio berri bat eskuratu dezakete Aiako eta Orioko udaletxeetan edo Udal Elkartean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!