Eserlekuak prest kafetegi eta tabernetan

Goxoki kafetegian herritar bat gaur goizean (Onintza Lete Arrieta)

Esnatu da eguna, makur esnatu ere, baina herriko kafetegi eta tabernak prest daude bezeroak terrazan nahiz barruko mahaietan hartzeko. Bazen 08:00etarako kafea egunkaria irakurriz lasai hartzen ari zenik ere han-hemenka. Babesean dauden terrazak ere pronto zeuden ordu horretarako.

Eguerdi aldera nabarituko da herritarren joan-etorria herriko taberna eta ostalaritza establezimenduetan, baina goizean goiz ere nabaria zen aldea atzotik gaurrera. 08:00etarako bazen kafea lasai ederrean kafetegi barruko goxotasunean hartzen ari zenik, kanpoko eguraldi makurra saihestuta.

Babesean dauden terrazak ere, prest zeuden herritarrak hartzeko. Horietan ez dago edukiera mugarik, gainera; hau da, terrazak bete egin daitezke, baina gehienez seiko taldeak elkar daitezke.

Hemen ikus daitezke aplikatuko dituzten neurri berri guztiak, bai tabernei eta jatetxeei dagokienez, bai mugikortasunari dagokionez. Izan ere, gaurtik aurrera baimenduta dago zirkulazio librea Gipuzkoa barruan, hilaren 23ra arte. Gabonetako egunetan malgutasun gehiago egongo da hainbat gauzatarako.

Beheko irudietan, Salatxoko eta Aterpeko terrazak, bezeroentzat prest.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!