Kalean da urtarrileko KARKARA aldizkaria

IƱigo Gaiton 2021ko urt. 8a, 21:32

Gaur arratsaldean banatu dute KARKARAren 428.zenbakia. Esti eta Mikel Markez musikariekin egin da aldizkariaren azala.

Gaur, ostiralarekin, urteko lehen KARKARA aldizkaria banatu da Orioko eta Aiako postontzietan. Zenbaki honek gehiagarria du barruan: Euskaraz Gazte literatur lehiaketako sarituen testuak, hain zuzen ere.

Aldizkarian, Esti eta Mikel Markezi eskaini zaie tarterik zabalena, eta erreportajea osatu da elkarrekin atera duten diskoaren inguruan. Kolaboratzaileen ohiko iritzi eta artikuluez gain, Leire Izagirre nutrizionista gazteari elkarrizketa zabala egin zaio, egiten ari den ibilbide profesional oparoaren gainean. Orio Arraunketa Elkartean erreferente izan den Itziar Olasagastiri ere eman zaio tartea, arrauna uzten duela adierazi baitzuen abenduan.

Hori guztia eta askoz gehiago, urteko aurreneko aldizkarian.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!