Esti eta Mikel Markezen diskoa, 2020ko kutunenen artean

Garazi Artola Balda 2021ko urt. 9a, 13:24

Beste askoren artean, Esti eta Mikel Markezen lana hautatu dute Badok atarirako 2020ko disko onenen zerrendak gauzatu dituzten hamabi adituek.

Badok atariak 2020ko disko kutunen zerrendak osatu ditu, euskal musika ekoizpena gertutik jarraitzen duten hamabi lagunen ekarpenarekin. Hainbat hedabidetako musika adituek hamabi diskoz osatutako zerrendak egin dituzte, eta hautatutakoen artean dago Esti eta Mikel Markezen Azal berritzen diskoa. 

Ondoko aditu hauek osatu dituzte diskoen zerrendak: Andoni Tolosa Berria egunkariko disko kritikariak, Iker Barandiaran Argia aldizkariko disko kritikariak, Iker Gurrutxaga Naiz irratiko Musikharia saioaren gidariak, Ihintza Orbegozo Berria egunkariko disko kritikariak, Ion Etxebarria Hala Bedi irratiko Hiru Kortxea saioaren kideak, Jaione Dagdrommer Gaztezulo aldizkariko musika kazetariak, Jon Urzelai Badokeko kolaboratzaileak, Julen Idigoras Gaztea irratiko B aldea saioaren gidariak, Koldo Otamedi Hamaika telebistako Musika zuzenean saioaren gidariak, Panpi Merkapide Gure Irratiako Adi saioaren gidariak, Urko Ansa Badokeko kolaboratzaileak eta Xabi Doncel Mondo Sonoro aldizkariko kolaboratzaileak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!