Urtarrilaren 18an zabalduko da Orioko eta Aiako ikastetxeetan matrikulatzeko epea

Karkara 2021ko urt. 12a, 11:50

Urtarrilaren 16an ate irekien jardunaldiak egingo dituzte Zaragueta Herri Eskolan eta Orioko Herri Ikastolan, larunbatarekin. Bestalde, bihar, hilaren 13an, bukatuko da Orioko Maria Maestra eta Aiako haurreskolan izena emateko epea.

Ikastetxeak jarri dira 2021-2022 ikasturtera begira, eta abiatu dituzte matrikulazio kanpainak. Izan ere, urtarrilaren 18an irekiko da ikastetxeetan matrikula egiteko epea, datorren astelehenean.

Horri lotuta, Zaragueta Herri Eskolan ate irekien jardunaldia egingo dute urtarrilaren 16an, 10:30ean hasi eta 12:30era bitartean. Urtarrilaren 20an bilera informatiboa izango da, elebiduna, 18:00ean hasita. Hemen klik eginda eskuratu daiteke informazio osatuagoa.

Orioko Herri Ikastolari dagokioenez, ate irekien jardunaldia egun berean egingo dute, urtarrilaren 16an, larunbatarekin. Jende pilaketak ekiditeko hiru txanda antolatu dituzte, eta bisita egiteko interesa dutenek, aurretik izena eman beharko dute, ikastolara deituta edo e-postara idatzita. Xehetasun gehiago izateko, egin klik hemen.

Haurreskoletako epea zabalik

Lehengo astean ireki zuten Orioko eta Aiako haurreskoletan izena emateko epea, eta zabalik egongo da urtarrilaren 13ra bitartean. Hemen klik eginda lortu daiteke informazio gehiago.

 

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!