%3,5 garestitu dituzte AP-8 eta AP-1 autobideetako bidesariak

Dorleta Agiriano Lai 2021ko urt. 15a, 09:02
Orioko sarbidea AP 8 autobidera.

Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartu egin dute AP-8ko eta AP-1eko bidesarietan prezioa igotzea. Autobideetako azpiegitura mantentzeko lanen kostua argudiatu dute horretarako.

EITB-ren arabera, urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean Foru-Dekretu Arau berria: %3,5 garestitu dituzte AP-8 eta AP-1 autobideetako bidesariak Gipuzkoan. Gipuzkoako Batzar Nagusiek neurri hori onartu berri dute, hortaz, prezioen aldaketa martxan da jada.

Autobideetako azpiegitura mantentzeko lanen kostuari egin diote erreferentzia neurri berria ezartzeko. Hain zuzen, autobideak mantentzea "kostu handia" dela argudiatu dute eta, nagusiki, arrazoi horri heldu diote bidesarietako prezioak garestitzeko erabakia hartzeko.

Abiatu deskontu programak barne hartzen dituen pertsonen kasuan, hilabetero ordaintzen duten zenbatekoari ere eragingo die neurri berriak. Urte honetan, gehienez, 33,37 euro ordaindu beharko dituzte hilabetean.

EAJ eta PSE-EE alderdiek egin dute prezioen igoeraren alde Gipuzkoan, eta abstenitu egin da PP. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek, aldiz, kontra egin dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!