1.030 positibo atzeman dituzte azken orduetan Hego Euskal Herrian

Juan Luis Romatet 2021ko urt. 16a, 13:25

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ez du herrietako daturik ematen asteburuetan; beraz, astelehenera arte itxaron beharko da Aiako eta Orioko intzidentzia tasak zer bilakaera izaten duten jakiteko.

14.180 antigenoen eta PCR proba egin zituzten guztira, eta kasu positiboak 1.030 izan ziren; positibotasun tasa %7,2koa izan zen atzo. 

Osakidetzak emandako datuen arabera, 74 lagun ospitaleratu zituzten atzo COVID-19ak eragindako gaixotasunengatik, eta 86 lagun daude Zaintza Intentsiboko Unitateetan.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ez du herrietako daturik ematen asteburuetan; horretarako astelehenera arte egon beharko da zain. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!