Ostiralean amaituko da epea UKUEren dirulaguntza lerroan eskabideak aurkezteko

Karkara 2021ko urt. 26a, 09:57

Eskualdeko enpresek eskualdeko langabeak kontratatzea nahi du UKUEk eta horretarako 291.000 euro banatuko ditu dirulaguntzetan.

Urola Kostako Udal Elkarteak diru-laguntza deialdi bat egin du, eskualdeko enpresentzat, eskualdeko langabeak kontratatzeko. 291.000,00 euro emango ditu dirulaguntzetan. Ekimen hau enplegua sustatzeko 2020ko planaren barruan kokatzen da eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatzen du. Hala, UKUEk gogoratu du ostiralean bukatuko dela eskabideak aurkezteko epea.

Ikusi hemen deialdiaren xehetasunak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!