Elurra Pagoetan

Karkara 2021ko ots. 14a, 09:30

Luis Lizarraldek KARKARAren 425.zenbakian argitara emandako argazkia eta testua, 'Hizkiak eta izpiak' atalean.

Errege egunean ateratakoa da fotoa. Mendira joaten naizenean argazkiak egiteko kamera soinean izaten dut, eta argazki bereziren bat egiten saiatzea gustatzen zait. Kasu honetan, zuhaitza begiz jota nuen lehendik, eta lagunekin Pagoeta aldera nindoala, bidetik atera eta propio hurreratu nintzen haraino. Zeruak, lur elurtuak eta zuhaitzak egiten zuten efektuak arreta eman zidan, eta fotoa egin nuen. Pena bakarra geratu zait: zuhaitzaren inguruan elurrik ez izatea, mara-mara zerutik erortzen. Argazkiak kontraste polita zuenez, zuri-beltzera pasa nuen edizio programarekin, eta hauxe da emaitza; edonora joanda ere, beti inguruko txokoei begira ibiltzearen emaitza.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!