Hego Euskal Herrian 315 positibo baieztatu dituzte azken orduetan

Ihintza Elustondo 2021ko ots. 28a, 13:30

269 positibo zenbatu dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta 46 Nafarroan. Positibotasun tasak gora egin du Nafarroan, eta behera Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. 

315 COVID-19 kasu baieztatu zituzten atzo –larunbata– Hego Euskal Herrian, ostiralean baino 79 gutxiago. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 6.611 PCR eta antigeno proba egin zituzten, eta horietatik 269k eman zuten emaitza positiboa; 49 positibo baieztatu zituzten Araban, 172 Bizkaian eta 47 Gipuzkoan. Beraz, hiru lurralde horietan %4,1ekoa zen positibotasun tasa atzo. Nafarroan, berriz, 1.080 proba egin zituzten atzo, eta 46 positibo zenbatu zituzten, bezperan baino bat gehiago. Lurralde horretan, %4,3koa zen positibotasun tasa atzo.

Ostiralean, %2,4koa zen Nafarroako positibotasun tasa, eta, beraz, zifra horrek gora egin du, nahiz eta kasu bat gehiago soilik atzeman zuten atzo lurralde horretan. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako positibotasun tasa %4,9koa zen ostiralean, eta zifra horrek bera egin du, beraz.

Atzokoan, 42 pertsona ospitaleratu zituzten koronabirusaren ondorioz Osakidetzaren erietxeetan, eta guztira, 121 pertsona daude Zaintza Intentsiboetako Unitateetan.

Osakidetzak bihar emango du asteburuan udalerrietan zenbatu dituzten kasuen berri.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!