Gorka Etxeberriak eta Jexuxmari Iruretagoienak debuta egingo dute pentatloian

Iñigo Gaiton 2021ko mar. 1a, 19:12
Artxiboko irudia. Argazkia: Iñigo Gaiton.

Binakako Euskal Pentatloian parte hartuko dute bi kirolariek. Etxeberriak Peña azpeitiarrarekin osatuko du bikotea, eta Izeta III.ak ilobarekin batera jardungo du, Izeta VI.arekin hain zuzen ere.

Aurten, maiatzaren 22an jokatuko da Binakako Euskal Pentatloiko kanporaketa saioa, eta finala ekainaren 22an egingo dute. Tolosako zezen plazan jokatuko dira bi jardunaldiak, eta aurreratu dutenez, finalen egunean emakumeak ere arituko dira estreinakoz.

Antolakuntzak zabaldu duen informazioaren arabera, Gorka Etxeberriak debuta egingo du pentatloian, eta Peña azpeitiarrarekin batera jardungo da txapelketan. Jexuxmari Iruretagoiena Izeta III.a ere lehen aldiz lehiatuko da modalitate honetan, eta Izeta VI. ilobarekin batera osatuko du bikotea.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!