Esti Markezek 'Printzesak eta printzeak' kantua argitaratuko du gaur gauean

IƱigo Gaiton 2021ko mar. 3a, 20:22

Gauerditik aurrera egongo da entzungai Markezen abestia plataforma digitaletan. Olatz Salvador eta Sara Azurzaren kolaborazioa izan du kantu berrian.

Esti Markezek kantu berria emango du argitara gaur gauean. Musikariak sare sozialetan aurreratu duenaren arabera, gauerditik aurrera egongo da entzungai 'Printzesak eta printzeak' abestia plataforma digitaletan. Bideoklipa ere egin dute, eta kantuarekin batera plazaratuko du Youtuben duen kanalean.

Markez pozik azaldu da, abesti berrian Sara Azurzarekin eta Olatz Salvadorrekin elkarlanean aritzeko aukera izan duelako: "Bi emakume berezi izan ditut haien ahotsekin abestia edertzen". Hainbat musikarik parte hartu dute piezaren grabaketan, besteak beste, Julen Alonsok eta Mikel Markezek.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!