KARKARAren taldean Ohianek irabazi du Egunean Behineko denboraldia

Karkara 2021ko mar. 29a, 20:21

Ekain sagardo kaxa ekologikoa jasoko du irabazleak, eta KARKARArekin harremanetan jartzeko, mezua bidali beharko du karkara@karkara.eus helbide elektronikora. 

Oihane erabiltzailea izan da nagusi Egunean Behin jokoko KARKARAren taldean. Otsailaren 1ean jarri zuten martxan jokoaren seigarren denboraldia, eta zortzi asteren ostean 2.200,02 puntu lortu ditu irabazleak, eta beraz, hark eskuratu du Ekain sagardo kaxa ekologikoa.

Oihaneren atzetik Unam erabiltzailea sailkatu da bigarren 2.180,80 puntu eskuratuta, eta Iker Gurrutxaga hirugarren, 2.147,42 puntu batuta. Irabazleak KARKARArekin jarri beharko du harremanetan saria eskuratzeko; karkara@karkara.eus posta elektronikora mezua idatzi beharko du bere izen-abizenak eta telefono zenbakia adieraziz.

Codesyntax enpresak garatu du Egunean Behin jokoa, eta seigarren denboraldian aurrekoen logika bera erabili dute oraingoan ere: zortzi astetatik jokalari bakoitzaren bost onenak hartu dituzte kontuan sailkapen orokorra osatzeko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!