Emakume jostunei eskaini dizkie bertsoak Rosi Lazkanok Bertso Egunean

Karkara 2021ko api. 5a, 12:07

Martxoaren 27an ospatu zuten Getarian Bertso Eguna, eta aiarrak Balentziaga Museoko aretoan emakume jostunei eskaini zizkien bertsoak. Txalo zaparrada jaso zuen ordainean.

Getarian orain gutxi izan da Bertso Eguna, martxoaren 27an, eta Balentziaga Museoko oholtza gainean Uxue Alberdi, Unai Iturriaga eta Alaia Martin izan ziren.

Ordea, izan zen gonbidatu eta parte hartze gehiago ere, tartean Rosi Lazkano aiarra. Hark hainbat bertso kantatu zituen, emakume jostunei eskainiak.

BIDEOA. Ikusi Rosi Lazkanoren saioa.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!