Hiru bandera irabazi ditu Oriok Gipuzkoako Batel Txapelketan

Amaia Urbieta Arruti 2021ko api. 11a, 13:50
Orio AE-ko arraunlariak, atzo eta gaur irabazitako banderekin. (@CRO_OrioAE)

Kadete mutilek, jubenil neskek eta jubenil mutilek eskuratu dute bandera Pasaian izan den lehian. Kadete mutiletan, gainera, Oihan Manterola oriotarrari eman diote ziaboga onenaren saria.

Gipuzkoako Batel Txapelketa jokatu da gaur Pasaian, eta ligako sailkapen orokorra kontuan hartuta, ia maila denetan atera dira Orioko batelak. Hiru batelek, gainera, bandera ekarri dute etxera: kadete mutilek, jubenil neskek eta jubenil mutilek, hain zuzen ere. Infantil mutilek ere lan txukuna egin dute, eta bigarren geratu dira beren sailkapenean.

Federazio sarian, berriz, promesetan eta infantil nesketan lortu du garaipena Oriok. Gainera, kadete mutilen mailan, Oihan Manterola oriotarrari eman diote ziaboga onenaren saria.

Asteburu borobila izan du Orioko Arraunketa Elkarteak, gaurko lorpenez gain, atzo ere lan bikaina egin baitzuten Orioko batelek Kluben Arteko Gipuzkoako Batel Ligan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!