Zozketa

Bulego taldearen bideoklip berria primizian ikusteko bi sarrera zozkatuko ditu Karkarak bazkideen artean

Karkara 2021ko api. 28a, 12:31

Emanaldia maiatzaren 1ean egingo dute online, eta bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Bulego talde azkoitiarrak disko berriaren lehen abestia esklusiban entzuteko aukera eskainiko die zaleei, eta Karkarak bi sarrera zozkatuko ditu bazkideen artean. Aurrestreinaldia maiatzaren 1ean egingo dute, 22:15ean eta modu birtualean, eta eta pertsona gutxi batzuek bakarrik izango dute ikusteko aukera.

Abesti eta bideoklip berria ikusteko sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute horretarako aukera. Irabazleak, berriz, ostiralean jakinaraziko ditu Karkarak.

Parte hartu nahi dutenek hemen klikatu behar dute (bazkide zenbakia eremuan, jarri "xxx". Irabazleak bazkide diren egiaztatuko du Karkarak).

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!