Egunean Behinen zazpigarren denboraldiaren hasiera, astelehenean

Karkara 2021ko api. 30a, 12:26

KARKARAk zazpigarrenez jarri du taldea martxan, eta herritarrek dagoeneko badute hara batzeko aukera. Denboraldia bukatzean taldeko sailkapenaren buruan denak Ekain sagardo ekologiko kaxa bat irabaziko du. Astelehenean hasi eta uztailera arte, hamar asteko denboraldia antolatu dute.

Astelehenean, maiatzak 3, hasiko da Egunean Behin mugikorrerako jokoaren zazpigarren denboraldia, eta Karkararen taldea martxan izango da sasoia bukatu bitartean. Uztailera arte, hamar asteko denboraldia prestatu du Codesyntax enpresak, eta ohiko moduan, sailkapen orokorra osatuko dute. Azken denboraldietako logika bera erabiliko dute oraingoan ere: hamar astetatik jokalari bakoitzaren bost onenak hartuko dituzte kontuan sailkapen orokorra osatzeko. Gainera, denboraldiaren amaieran, pandemiaren egoerara egokitutako finala jokatuko dute lehen sailkatuek eta zozketa bidez aukeratutako beste hainbatek.

Karkarak zazpigarrenez jarriko du taldea martxan, eta oraingoan ere banatuko du saria parte-hartzaileen artean. Hain zuzen ere, irabazleak Ekain sagardo ekologiko kaxa bat eskuratuko du. Taldean parte hartzeko, aplikazioaren behealdean dagoen Taldeak atalean, (+) ikurra zapaldu, giltzari klikatu eta 17D4FA kodea sartu behar da; Karkara izeneko taldera batzea lortuko du erabiltzaileak orduan. Joan zen denboraldian, seigarrenean, taldeko jokalaririk onena Oihane erabiltzailea izan zen, 2.200,02 puntu lortuta.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!