Maiatzaren Lehen honetan Zarauzko mobilizazioetan parte hartzera deitu dituzte oriotarrak eta aiarrak

Onintza Lete Arrieta 2021ko mai. 1a, 11:17

LAB sindikatuak deituta, 12:00etan Zarautzen egingo da langileen eguneko manifestazioa, eta oriotarrei eta aiarrei bertaratzeko deia egin diete.

LAB sindikatuak "mugarritzat" jarri du aurtengo Maiatzaren Lehena. Argi du lanpostuen defentsan "bide berezitu bat" hasi beharra dutela: "Etor daitezkeen kapitalaren interesei lotutako lan murrizketei itxaron gabe, aurreratu beharra dugu". Izan ere, sindikatuko kideen aburuz, "ikaragarria" da jada eman den lan galera, "batez ere, gazteen eta emakumeen artean zein horiek lan egiten duten sektore prekarioetan". Horiek horrela, eta Maiatzaren Lehenerako hautatu duen leloak dioen moduan, aukera bakarra “aldaketa” dela uste du sindikatuak. "Orain arteko bidearen norabidea aldatzera goaz; zaintza, lana, bizitza eta herria erdigunean jarriz. Eta Maiatzaren Lehena izango da aldaketarako mugarria".

Hasiera batean eskualdeko manifestazio nagusia Azpeitian egingo zutela iragarri zuen sindikatuak. Baina "eskualdeko egoera epidemiologikoa ikusita", planteamendua aldatzea erabaki du azkenean, eta mobilizazioak herriz herri egitea. Azkoitian, Azpeitian, Getarian, Zarautzen, Zestoan eta Zumaian egingo dituzte LABek deitutako mobilizazioak, gaur goiz eta eguerdi partean. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!