Oier Aranzabal eta Etxeberria anaiak 'Artxipielagoa' fikziozko podcastean

Karkara 2021ko mai. 4a, 10:00

Artxipielagoa izeneko fikziozko podcasta eskainiko du EiTBPosdcast atari berriak udazkenean. EiTBk eta ULU Mediak ekoitzitako proiektu honen gidoia Xabier eta Marin Etxeberria anaiek landu dute, eta zuzendaria Oier Aranzabal da, Juan G. Andresekin batera. Aktore lanetan, berriz, Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Anartz Zuazua, Iñaki Beraetxe eta Sara Cozar ariko dira.

2103. urtean kokatutako distopia bat dut kontagai istorioak. "Olatu erraldoi  batek, Europa urpean utzi du ia osorik eta Euskal Artxipelagoa sortu da. Itsasoaren maila 500 metrotik gora igo da eta hiri-estatu gisa elkartu dira ur gainean geratu diren gune bakanak, besteak beste, Euskal Artxipelagoa izeneko uhartedia. Bertan bizi da Jare, mundu zaharraren kondarrak ezagutu nahi dituen gaztea". Hori da EiTBk aurreratu duena.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!