Ostiralean emango dugu GUKA magazinaren hirugarren atala

Karkara 2021ko mai. 5a, 19:30

GUKA magazinaren hirugarren atala izango da ikusgai ostiral honetan, 22:00etatik aurrera, Erlo Telebistan eta UKTren tokiko webguneetan; tartean, Karkara.eus-en atarian ere jarraitu ahal izango da.  

Urola Kosta eskualdea osatzen duten txoko, istorio eta protagonistei ahotsa ematea du helburu GUKA magazinak, eta hilabete honetako eskaintzarekin ere ez du ikuslea hotz utziko. Hona hemen interesa pizten joateko hirugarren atalaren aurrerapen bideoa.

Lehengo bi atalak atari honetan ikus daitezke.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!