Kalean da maiatzeko KARKARA aldizkaria

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko mai. 7a, 15:07

Banatzaileak hasi dira maiatzeko KARKARA aldizkaria Aiako eta Orioko buzoietan banatzen.

Maiatzeko aldizkaria eduki interesgarriz josia dator. Alde batetik, erreportajea argitaratu du KARKARAk, izurriteak sortutako krisian murgilduta, gazteek etorkizunaz pentsatzen dutena ezagutarazteko. Horretarako, Ainara Bravo eta  Aitor Herranz oriotarrekin eta Martxel Aldai aiarrarekin hitz egin du, eta hausnarketa interesgarriak egin dituzte gazteek.

Bestetik, Aiako Lur Alkartasuna Kooperatibak ehun urte bete dituela eta, erreportaje berezia egin du KARKARAk. Gainera, Iñaki Iturainek Oriotarren errebote partida Saran izeneko artikulua idatzi du, eta beti  bezala herritar askorentzat ezezagunak diren istorio eta bitxikeriak jaso ditu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!