Kukuarrira ibilaldia egin dute hainbat herritarrek, euskal presoen etxeratzea eskatzeko

Maria Maya Manterola 2021ko mai. 8a, 13:52

Herritar ugari elkartu da Kukuarrin, Sare Herritarraren eta Bake Bidearen deialdiari erantzunez. Euskal Herriko 650 tontorretan egin dute ekimena; euskal preso, iheslari eta deportatuen alde, euskal herritar adina kilometro egitea da asmoa.

Orioko Sare plataformaren deialdiari erantzunez, herritar ugari elkartu da gaur Kukuarriko tontorrean. 11:30ean atera dute argazkia, eta ekimeneko kamisetak soinean zituztela. 
 
Izan Bidea eta Sare Herritarra plataformak deialdia egina zuten gaur Euskal Herriko 650 tontorretara igotzeko. Euskal preso, iheslari eta deportatuen alde, euskal herritar adina kilometro egitea da asmoa, horien etxerako bidea irudikatzeko. 
 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!