Ekaineko GUKA magazina

Karkara 2021ko eka. 4a, 22:00

Ekaineko lehen ostirala da gaurkoa, eta hilero bezala, eskualdeko txokoak eta istorioak kontatzea helburu duen magazinaz gozatzeko aukera egongo da, bai Erlo telebistan, bai Urolako Komunikazio Taldeko tokiko webguneetan. Atari honetan ere jarraitu ahal izango da saioa. Nadeth Agirre Orioko nesken traineruko patroia izango da gaurko gonbidatu nagusia

Urola Kosta eskualdea osatzen duten txoko, istorio eta protagonistei ahotsa ematea du helburu GUKA magazinak, eta hilabete honetako eskaintzarekin ere ez du ikuslea hotz utziko.

Oraingoan Orio bisitatu du Mireia Galarza kazetariak, eta Nadeth Agirre oriotarren traineruko patroiarekin izan da solasean. Urrutira joan gabe atalean, kostatik barrualderantz egin dute, eta Aizarnazabaldik abiatuta, txango polita proposatuko du Gorka Peñagarikanok. Azpeitiko Sokaitz eskalada taldekoekin ere hitz egingo du Maialen Etxaniz kazetariak, eta Zumaiako mugez ariko dira solasean Galarza bera eta Imanol Azkue. Hilero bezala, eskualdeko kultur hitzordu erakargarrienak ekarriko ditu Andoni Elduaienek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!