Hego Euskal Herrian 243 kasu positibo zenbatu dituzte

Maria Maya Manterola 2021ko eka. 6a, 13:00

Positibotasun tasa jaitsi egin da lau lurraldeetan; oro har, %3,5tik beherakoa da. Bizkaian hauteman dute kasu positiboen kopuru altuena (104), eta ondoren, Gipuzkoan (72), Nafarroan (38) eta Araban (29). 

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak argitaratu dituzte atzo, larunbata, egindako PCR eta antigeno proben emaitzak. Lau lurraldeetan 7.298 proba egin zituzten guztira, eta horietatik 243k izan zuten emaitza positiboa. Lurraldeka, Bizkaian hauteman zuten kopuru altuena (194), eta ondoren, Gipuzkoan (72), Nafarroan (38) eta Araban (29). 

Positibotasun tasa jaitsi egin da lau lurraldeetan; Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %3,5etik %3,3ra, eta Nafarroan %4,1etik %3,5era. 

Ospitaleratzeei dagokienez, 13 pertsona ospitaleratu zituzten atzo Osakidetzaren mendeko erietxeetan. Gaur-gaurkoz, 80 pertsona daude ZIUetan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Osasunbideak, berriz, ez du ospitaleratzeen inguruko daturik eman. 

Bihar, astelehena, jakinaraziko ditu Osasun Sailak herriz herriko datuak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!