Ostiralean bukatuko da udako Mintzalagun programan izena emateko epea

IƱigo Gaiton 2021ko eka. 8a, 09:37

Osasun krisiaren testuingurua kontuan izanik, "jarduera espazio seguruetan eskaintzeko eta segurtasun-neurri guztiak betetzeko" ahalegina egingo du AEK-k.

Ekainak 11 izango da udako Mintzalagun programan izena emateko azken eguna. Horretarako, Orioko euskaltegira jo edo telefonoz deitu (625485215) behar da, programaren arduradunarekin (Eukene) hitz egiteko. Posta elektronikoz ere egin daiteke inskripzioa: urolakosta@aek.eus

Euskaraz dakiten pertsonak eta ikasten ari direnak harremanetan jartzea da Mintzalagun programaren helburua. Hala, ordubeteko hitzorduak egiten dira astero, aurrez aurreko hizketaldien bitartez ahozkoa eta entzumena lantzeko. Ikasturte honetan, 70 pertsona inguruk parte hartu dute programan Urola Kostan, hiruzpalau laguneko talde txikietan banatuta. Azken hilabeteotan ekimenak izan duen arrakastak bultzatuta, udan ere antolatzea adostu dute.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!