Gorka Eizmendi: "Ez gara nahi bezain azkar ibili Galizian jokatutako rallyan"

IƱigo Gaiton 2021ko eka. 8a, 16:14

Asteburuan Augan (Galizia) izan da Gorka Eizmendi, lur gaineko Espainiako zirkuituko proban. S-CER kategoriako hirugarren postuan bukatu zuen lasterketa, eta CERT kategorian bosgarren izan zen.

Gorka Eizmendirentzat "zaila" izan da pasa den asteburua. Hala ere, denboraldiko bigarren podiuma egitea lortu du rally pilotuak. Garaipena lortzeko borrokan "gertuago" izateko helburuarekin jo zuen Galizia aldera, baina izandako zailtasunan kontuan izanik, emaitza "ona" izan dela adierazi du, sailkapen orokorrerako baliagarriak zaizkion puntuak lortu dituelako.

Bestalde, kexu azaldu da antolakuntzarekin: "Ez gara nahi bezain azkar ibili. Lasterkari batzuk, lehentasuna zutenak, bi minutuko aldearekin atera dira, eta gu minutu bakarrekoarekin. Lurretik altxatutako hauts gehiagorekin gidatzera behartu gaitu horrek, eta kaltegarria izan da errendimenduari begira. Gure desadostasuna azaldu diegu antolatzaileei".

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!