Gipuzkoan 55 kasu berri atzeman dituzte, azken orduetan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko eka. 12a, 13:25

Guztira, 258 kasu berri hauteman zituzten atzo Hego Euskal Herrian: 22 Araban, 59 Nafarroan eta 118 Bizkaian.

Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko osasun sailek jakinarazi dituzte atzo egindako PCR eta Antigeno frogetako emaitzak, eta adierazi dute, guztira, 258 kasu berri atzeman zituztela ostiralean Hego Euskal Herrian.

Alde batetik, atzo 7.128 froga diagnostiko egin zituen Osakidetzak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eta horietatik 199 positiboak izan ziren, % 2,8a hain zuzen ere. Lurraldeka banatuta 22 kasu atzeman zituzten Araban, 118 Bizkaian eta 55 Gipuzkoan; horrez gain, beste erkidego edo lurraldeetan bizi diren herritarren artean beste 4 kasu gehiago hauteman zituzten. Ospitaleen egoerari dagokionez, Osakidetzak jakinarazi du COVIDaren ondorioz 18 pertsona ospitaleratu zituztela atzo, eta koronabirusa duten 63 pertsona daudela ZIUn.

Nafarroan, bestalde, 1.415 froga egin zituzten atzo eta 59 kasu berri atzeman zituzten; hala, %4,2koa da positibotasun tasa lurralde horretan. Osasunbideak ez du COVID-19agatik ospitaleratutako kasuen informaziorik zehaztu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!