Orion eta Aian zenbaki apalak izan diu izurriak azken astean

IƱigo Gaiton 2021ko eka. 18a, 14:04

Orion bost positibo detektatu dituzte azken zazpi egunetan. Horietako bat, atzo egindako frogetan. Aiari dagokionez, ez dute positiborik izan aste osoan zehar.

Beste astebetez, izurriak datu onak laga ditu Orion eta Aian. Azken astean bost positibo izan dira Orion; zifrak apala izaten jarraitzen duen arren, aurreko astean baino bi kasu gehiago izan dira, bost denera. Horietako bat, atzo egindako frogetan detektatu da.  Grafikoan ikus daitekeen modura, intzidentzia tasa jaisten joan da azken egunetan, eta 130,46an dago gaur gaurkoz, eremu horian. Aian egoera hobea da, azken bi asteetan ez baita positiborik izan herrian. Hala, intzidentzia tasa hutsean dute.

Atzo egindako frogei dagokionez, Urola Kostan zazpi positibo izan dira azken orduetan. Zumaian hiru detektatu dituzte, eta herriko intzidentzia tasa zertxobait igo da. Zifra 244,23an dute gaur gaurkoz, eta eremu horian dago herria.

Azpeitian bi positibo izan dira, baina tasa jaitsi egin da 229,96 izateraino, eta eremu horian jarraitzen dute. Beste bi positiboak Orion eta Azkoitian izan dira. Azken horren kasuan, eremu laranjatik horira pasatu da herria, eta 250,35eko tasa du momentu honetan.

Aian, Aizarnazabalen, Beizaman, Errezilen, Getarian, Zarautzen —42,83 tasarekin eremu berdean— eta Zestoan ez dute kasu positiborik atzeman.

207 positibo Hegoaldean
Hego Euskal Herrian 7.668 froga egin zituzten atzo, eta horietatik 207 positiboak izan dira. Araban 20 atzeman dituzte, Bizkaian 107 eta Gipuzkoan 35. Beste lurraldeetan bizi diren hiru pertsonak ere positibo eman dute. Osakidetzaren mendeko erietxeen egoerari dagokionez, atzo 19 pertsona ospitaleratu zituzten koronabirusak jota. Gaur gaurkoz 71 lagun daude erietxeetan COVID-19aren ondorioz, horietatik 51 Zaintza Intentsiboetako Unitateetan.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!