Herri-baratzeei buruzko hitzaldia izango da Arraunetxen asteartean

IƱigo Gaiton 2021ko eka. 19a, 11:00

Ekoguneko eta KimuBat enpresako kideek emango dute hitzaldia, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Hitzaldia irekia da interesa duen ororentzat.

Orioko Udalak baratze-parkea zabaldu nahi du udazkenean, eta datorren astearterako, gaiaren gaineko bilera informatiboa antolatu dute. Baratzen ezaugarriaei, erabiltzeko baldintzei eta erabiltzaileen betebeharrei buruz jardungo dute, besteak beste, Ekoguneko eta KimuBat enpresako kideek.

Hitzaldia irekia da interesa duen herritar ororentzat, baina bereziki, herri-baratze bat erabiltzeko izena eman duten lagunei dago zuzendua.

Saioaren lehen zatian, udalak gai administratiboei buruzko informazioa emango du: noiz eta nola adjudikatuko diren baratzeak, kokapena, araudia, izena eman dutenek hartuko dituzten konpromisoak… Segidan, Ekogunekoek informazio orokorra emango dute, hala nola baratze-parke bat zer den, zer egiten den, sarearen funtzionamendua eta elkarrekin komunikatzeko bideak... Bukatzeko,

Ondoren, Ekoguneko ordezkariak azalpen orokorra emango du: Baratze Parkeen Sarea zer den eta nola osatuta dagoen, beste herri-baratze batzuetan zer egiten den, sarearen funtzionamendua eta elkarrekin komunikatzeko dauden bideak, martxan dauden egitasmoak… Azkenik, KimuBat enpresako ordezkariak informazio praktikoa emango die herri-baratzeetako bat erabiliko dutenei: formazioa nola antolatuko den, auzolana, furgobaratza, baratzea zaintzeko kontu praktikoak…

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!