Orion eta Aian ez da positiborik izan azken orduetan

Julene Frantzesena 2021ko eka. 23a, 13:13

Nabarmen egin dute apaltzera datuek azken egunetan, baina herenegun baino kasu gehiago detektatu ditu Osakidetzak azken orduetan Gipuzkoan. Orion 81,54 da tasa gaur gaurkoz, eta Aian hutsa.

Eusko Jaurlaritzak eguneratu du egoera epidemiologikoaren gaineko txostena, eta horren arabera, Orion eta Aian ez da positiborik izan. Hala, 81,54ko tasa du Orioko momentu honetan, eta Aian hutsa da.

Azpeitian eta Zumaian atzeman dituzten sei kasu positiboak. Horiexek izan dira Osakidetzak azken orduetan Urola Kostan detektatu dituen koronabirus kasuak. Datuek apaltzera egin dute nabarmen azken egunetan, eta bide beretik jarraitzen dute.

Dena den, eskualdeko herri batzuetako hamalau eguneko 100.000 biztanleko intzidentzia tasak altua izaten jarraitzen du, eta semaforo horian dira: Zumaian 223,87 da, Azpeitian 183,97, Azkoitian 125,18, Getarian 106,01 eta Orion 81,54. Gainerakoan, tasak oso baxuak dira: 0 da tasa Aian, Aizarnazabalen, Beizaman, Errezilen eta Zestoan, eta 25,7 da Zarautzen.

Herenegungo datuekin alderatuta, gora egin du positiboen kopuruak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: herenegun 146 detektatu zituzten, eta atzo 187: Gipuzkoan 70, Bizkaian 77 eta Araban 36. Osakidetzak atzo 6.716 proga gauzatu zituen, eta beraz, %2,8 da hiru lurralde horietako positibotasun tasa. Gaur-gaurkoz, 108,74 da hamalau eguneko 100.000 biztanleko intzidentzia tasa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Nafarroan, berriz, 1.646 proba egin eta 59 lagunek eman dute positibo horietan; hau da, proba gauzatutako herritarren %3,6k.

Ospitaleetako egoerak ere hobera egin du; izan ere, 68 lagun daude hiru lurralde horietako erietxeetan koronabirusa tarteko, eta horietatik 40 daude ZIUetan, aurreko egunean baino bost gutxiago. Orotara, atzo, hemezortzi lagun ospitaleratu zituzten.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!