Hego Euskal Herrian 182 kasu positibo zenbatu dituzte

Maria Maya Manterola 2021ko eka. 27a, 13:23

Bezperako datuekin alderatuta, erdira jaitsi dira kasuak Gipuzkoan, baina jaitsi egin da egindako proba kopurua ere. Positibotasun tasak bere horretan jarraitzen du; % 3,1ekoa da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak eman dituzte atzo, larunbata, egindako PCR eta antigeno proben emaitzak. Guztira, 5.604 proba egin zituzten lau lurraldeetan, eta horietatik 182k izan zuten emaitza positiboa. Lurraldeka, Bizkaian zenbatu dute kasurik gehien (83), eta gero, Gipuzkoan (43), Nafarroan (37) eta Araban (17). Positibotasun tasa % 3,1ekoa da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; % 3,9koa Nafarroan. 

Izurritearen eraginez, zazpi pertsona ospitaleratu zituzten atzo Osakidetzaren mendeko erietxeetan, eta gaur-gaurkoz, 35 pertsona daude Zaintza Intentsiboen Unitateetan. 

Osakidetzak bihar, astelehena, emango ditu herriz herriko datuak. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!