PORRA: zenbatgarren amaituko dituzte arraun ligak oriotarrek?

Karkara 2021ko uzt. 14a, 11:00

Aurten ere antolatu du KARKARAk arraun porra. Galdera, hauxe: zenbatgarren postuan amaituko dituzte oriotarrek Euskotren, Eusko Label eta KAE1 ligak?

Sari ederra lortuko du porraren irabazleak: bi lagunentzako otordua Xixario erretegian + Koolore surf modako arropak. 

Porretan parte hartzeko aukera abuztuaren 8an amaituko da, 12:00etan.

Parte hartzaile batek baino gehiagok asmatzen badu porra, zozketa bidez erabakiko da irabazlea.

HEMEN PARTE HARTU PORRAN

Porra gehiago ere jarri ditugu martxan. Zumaiarrena egiteko, BALEIKE.EUSera sartu. Zarauztarrena egiteko, sartu ZARAUZKOHITZA.EUSera. Getariarrena ere Zarauzko webgunean jarri dugu.

Zorte on!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!