Ordubete lehenago amaituko dituzte zerbitzuak Lurraldebusen gaueko autobusek

Juan Luis Romatet 2021ko uzt. 28a, 08:00

Uztailaren 23ko 35/2021 Dekretua betez, Lurraldebusek asteburu gauetan jartzen dituen autobusen zerbitzuak ordubete lehenago bukatuko dira. 

Eusko Jaurlaritzak pasa den ostiralean, uztailaren 23an, onartutako dekretuaren ondorioz garraio publikoaren ordutegian aldaketak izango dira. Hala, ordubete lehenago bukatu da gaueko autobusetako zerbitzua kostako autobusei dagokionez. Lehen, larunbatetan, gaueko 3:00etan izaten zen azken busa Zumaiatik-Donostiara bidean, zein Donostiatik Zumaiara. Orain gaueko ordu bietan aterako dira azken busak. 

Aldaketak ezarri ondoren, hauek izango dira gauez hartu ahal izango diren azken busak:

UK 49G – Zumaia-Donostia

  • Zumaiatik: 23:00 (ostiral gauetan); 23:00, 00:00; 1:00 eta 2:00 (larunbat gauetan)
  • Donostiatik: 23:15, 00:00 eta 1:00 (ostiral gauetan); 23:30, 00:00, 01:00 eta 02:00 (larunbat gauetan).

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!